♟️ Emakumea eta Xakea: emakumeen kirola Sustatzeko Jardunaldia


Xakea estrategia hutsa baino gehiago da; ahalduntzeko, kontzentrazioa lantzeko eta erabakiak hartzeko tresna indartsua da. Oraingo honetan, emakumeak izango dira protagonistak.

Hurrengo martxoaren 1ean, larunbata, Kirol Etxean (6. solairua, Miribilla), “Emakumea eta Xakea” jardunaldia ospatuko dugu. Ekitaldi hau emakumeei zuzenduta dago, xakeaz gozatu, ikasi eta esperientziak partekatzeko ingurune aberasgarri eta inklusibo batean.

📅 Jardunaldiaren xehetasunak

🗓 Data: Martxoaren 1a, larunbata
🕓 Ordutegia: 16:00 – 20:00
📍 Lekua: Kirol Etxea (6. solairua, Miribilla)
🥂 Amaierako brindisa: Jardunaldiaren bukaeran, FDAB-k parte-hartzaile guztiak brindis batera gonbidatuko ditu.

♟️ Emakume guztiak gonbidatuta daude!

Jardunaldi hau emakume guztientzat pentsatua dago, esperientzia-maila edozein dela ere. Xakean jada aritua bazara, zure estrategia hobetzeko aukera izango duzu; berria bazara, kirol zoragarri honetan lehen urratsak emateko abagunea izango duzu, esperientziadunen eta beste jokalarien laguntzarekin.

Bizkaiko Kirol Egokituko Federazioak (BKEF), Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, emakumeen parte-hartzea kirolean sustatzen jarraitu nahi dugu, eta horretarako, espazio segurua eta aberasgarria eskaini nahi dizuegu.

📩 Izen-ematea

Parte hartu nahi baduzu, izena eman info@bkef.eus helbidera mezu bat bidaliz. Plazak mugatuak dira!

💜 Ez galdu aukera hau! Zatoz gurekin xakearen eta emakumeen kirolaren aldeko jardunaldi paregabe honetan parte hartzera.


Aukeratu nahi duzun hizkuntza: