Guztiontzako kirolarekin dugun konpromisoaren baitan, ekimen berri bat martxan jarri dugu desgaitasuna duten pertsonentzako saskibaloi ligaren garapena eta sendotzea helburu duena.
Bizkaiko Kirol Egokituen Federazioa (BKEF) eta Federaci贸n Vizca铆na de Deporte Adaptado (FVDA) erakundeekin lankidetzan, hiru topaketa estrategiko antolatuko ditugu, parte-hartzea handitzeko, talde berriak erakartzeko eta liga indartzen jarraitzeko.
馃搷 Lehen topaketa Zornotzan
Lehen jardunaldia Zornotzan egingo da, bertako klubak gure egituran talde bat sartzeko hartu duen konpromisoari esker. Urrats garrantzitsua da ligaren hedapenerako eta aukera berriak sortzeko.
馃幆 Jardunaldiaren helburua
Helburua argia da: edozein pertsonak, bere adina edo desgaitasun mota edozein dela ere, saskibaloiaz gozatu ahal izatea.
Horretarako, jarduera izena eman dutenen profiletara egokituko da, guztiontzako esperientzia arrakastatsua bermatuz.
鈩癸笍 Topaketaren xehetasunak
- 馃搮 Eguna eta ordua: 2026ko otsailaren 22a 路 10:00etan jasotzea
- 馃搷 Lekua: Zornotzako Larrea kiroldegia
- 馃弨 Dinamika:
- Gidatutako teknifikazioa
- Hamaiketakoa (fruta)
- Talde mistoen txapelketa (ligako jokalari berriak eta egungoak nahastuz)
- 馃憰 Logistika:
- Kamiseta beltz bat eta koloretako beste bat ekarri behar dira
- Jardunaldia amaitzean dutxak erabilgarri
馃憠 Izena ematea zabalik: hemen.
Jardunaldi hau lehenengoa izango da, ligaren hazkundea eta parte-hartzea bultzatzeko antolatutako topaketa sorta baten barruan.