Bizkaiko Kirol Egokituko Federazioak (BKEF), Real Club Marítimo del Abra erakundearekin elkarlanean, Bela Eskola Egokituaren edizio berria antolatu du.
Ekintza honek aniztasun funtzionala duten pertsonei aukera ematen die itsasoa lehen pertsonan bizitzeko, nabigazio saio praktikoen bidez, ingurune seguru, irisgarri eta parte-hartzaile batean.
📅 Eskolaren datak:
- Maiatzaren 17 eta 31
- Ekainaren 14, 15 eta 28
🕒 Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara
📍 Lekua: Real Club Marítimo del Abra – Getxo
📝 Nola eman izena?
Izen-ematea zabalik dago, eta ondorengo bideen bidez egin daiteke:
📩 licencias@bkef.eus
📞 Telefonoa/WhatsApp bidez: 697 243 685
Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Aukera paregabea da kirol nautikoa oztoporik gabe bizitzeko eta Bizkaian kirol inklusiboaren alde egiten jarraitzeko.
Zure zain gaude ontzian!