🏃‍♀️ Atletismo Egokitutako Campusa – 2025eko Uda


Uda honetan, Artunduagako atletismo-pista inklusioaren gune bilakatuko da, Atletismo Egokitutako Campusaren edizio berriarekin. Egitasmoa Ascensores Bertako – Javi Conde Klub Paralinpikoak antolatzen du, Bizkaiko Kirol Egokituko Federazioaren (BKEF) laguntzarekin.

📅 Datak

Campusa uztailean, abuztuan eta irailean garatuko da, desgaitasuna duten pertsonentzat aukera paregabea eskainiz atletismoa praktikatzeko, egoera fisikoa hobetzeko eta teknika berriak ikasteko ingurune seguruan eta motibatzailean.

📍 Lekua

Artunduaga Polikiroldegia – Basauri

🆓 Doakoa

Campusa doakoa da, parte-hartzaile guztientzat. (Beharrezkoa da Basauriko Aisialdirako Txartela izatea).

👥 Norentzat da?

Desgaitasuna duten pertsonentzat, esperientzia-maila edozein dela ere. Atletismo egokituan hastea edo jarraitzea nahi dutenentzat, teknikari espezializatuez osatutako talde batekin eta instalazio egokituetan.

🤝 Elkarlanean

Proiektu hau hainbat erakunderen laguntzari esker gauzatzen da: Saiatu Fundazioa, Bizkaia Fundazioa, Urbi Lowcost, General Óptica, Peña Hortz Klinika, Basauriko Udala eta beste hainbat erakundek inklusioa eta kirola uztartzen duten espazio hauek ahalbidetzen dituzte.


📩 Izen-ematea eta informazio gehiago

Parte hartu nahi baduzu edo xehetasun gehiago jakin, jar zaitez harremanetan antolatzaileekin:


📞 665717654

Etor zaitez esperientzia paregabe honetaz gozatzera. Atletismoa ere zuretzat da!


Aukeratu nahi duzun hizkuntza: