Ate irekiak | Pala eta euskal pilota | Azaroaren 12an | Basauriko San Miguel pilotalekuan


Datorren igandean, azaroak 12, Eusko Pilotaren Bizkaiko Federazioaren eta Bidebieta klubaren eskutik, promozio jardunaldi batean parte hartzeko aukera izango dugu, gure lurraldean hain errotuta dauden kirol modalitate hauek ezagutu eta gozatzeko.

Tokia San Migelgo frontoian, Basaurin, goizeko 11: 00etatik aurrera, zuen zain gaude. Parte hartzeko, zuen izena, bi abizen, minusbaliotasunaren tipologia eta harremanetarako telefono bat besterik ez duzue bidali beharko. Jarduera hau doakoa da.


Aukeratu nahi duzun hizkuntza: