Atzo goizean aurkeztu zen BBk Saskibaloi Ligaren bosgarren edizioa, Bizkaiko hainbat klubetako desgaitasun intelektuala duten kirolariak biltzen dituen lehiaketa sendotua.
Edizio honetan, guztira 9 taldek parte hartuko dute, emozioz, laguntasunez eta kirol une bikainz betetako denboraldi berri bati hasiera emanez:
• Getxo SBT Haszten
• BSK Basauri FSDPV
• Fundación Bilbao Basket Fundazioa
• Lointek Gernika Fenomenoak
• Salesianos
• OSK El Chiringuito
• Portugalete
• Lehoiak Gorabide
• North Academy Haszten
• Tabirako Alai
🏀 BBk Liga Bizkaiko kirol egutegiaren ekitaldi aipagarri bihurtu da, urteak daramatzaten BKEF, BBK, Bilbao Kirolak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza estuari esker, saskibaloia maila eta ikuspegi guztietan sustatzen jarraitzeko helburuarekin.

📅 Lehiaketak asteburuan emango dio hasiera denboraldi berriari, eta berriz ere, ahalegina, talde-lana eta saskibaloiaren pasioa izango dira protagonista nagusiak.
💙 Federaziotik, zorte on opa diegu parte hartzen duten talde guztiei eta eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde laguntzaileei beren babes etengabearengatik.