Joan den astelehenean, martxoak 13, arratsaldean, Bizkaia Kirolak 2023 sariak banatu ziren, Bizkaiko kirol eragileei egindako aitortza. Gala polita izan zen, eta kategoria ezberdinetan ematen diren 8 sarietatik 2 gure federazioko kirolari eta teknikariek jaso dituzte. Ager Solabarrieta, kirolari onenaren kategorian, eta Sergio Lopez, teknikari/entrenatzaile onenaren kategorian, izan dira 2023ko edizio honetan sarituak. Horrek erakusten du kirol egokituaren errendimendu ona gure lurraldean. Zorionak, bai sarituei, bai aurtengo edizioan premiso hori hautatu duzuen kirolariei.

