Gaurkotasuna

Aurten ere, eta aurreko udetan lortutako emaitza onen ondoren, urarekin zerikusia duten kirol-jarduera ugari proposatzen dizkizuegu. Programa hori, besteak beste, gure federazioarekin elkarlanean aritzen diren beste kirol-federazio eta -erakunde batzuekin egindako elkarlan estimaezinei esker egin daiteke, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat kirola sustatzen jarraitzeko, eta, hemendik, gure eskerrik beroenak. Ikusiko duzuenez, kirol-programa zabala da. Eskertuko genizueke, plazak ahalik eta ondoen koordinatu eta kudeatu ahal izateko, interesa duzuenok gure federazioarekin harremanetan jartzea gure posta elektronikoaren bidez (info@bkef.eus) edo 697243685 zenbakiaren bidez.

Programa-actividades-verano-2022-bkef

Eskaintza hau guztion gustukoa izango delakoan, uretan itxarongo dizuegu uda honetan.!!!

Comments are closed.

Close Search Window
Skip to content