Datorren larunbatean, 18: 10etatik aurrera, Plentziako frontoiaren aurrean dagoen pantalan batean, SUPen egun batean parte hartu eta gozatu ahal izango dugu, bai desgaitasunik gabeko kirolarientzat, bai dibertsitate funtzionala duten kirolarientzako proba espezifikoentzat. GOAZENUP erakundeak parte hartzeko behar duzun guztia emango dizue, beraiekin harremanetan jarri besterik ez duzue egin behar.

Denon zain gaude.


Aukeratu nahi duzun hizkuntza: