Golf eskolak aniztasun funtzionala duten kirolarientzat | 2023-2024 BKEF


Beste denboraldi batez, Bizkaiko Golf Federazioaren eskutik, kirol diziplina honetan hastapen eta hobekuntza klaseetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Jarduera Zugaztietako Meaztegi Golf zelaian egingo da urriaren 14an eta 28an eta azaroaren 4an eta 18an. Larunbat hauetan arratsaldeko ordutegian egingo dira eskolak, eta 16: 30ean hasiko da 18: 00ak arte.

Informazio gehiagorako eta plazak erreserbatzeko, argitalpenean agertzen diren posta elektronikoaren edo telefonoen bidez egin dezakezue.


Aukeratu nahi duzun hizkuntza: