Eskola kirola, Gaurkotasuna, Jolas-kiroleko jarduerak edo hastapenak

Oraingo honetan, apirilaren 23an ospatuko den Menditrail ezagunaren barruan, erronka berri batean lagun gaitzazuen animatzen zaituztegu. Izan ere, familian, lagunekin edo FDAB-BKEF osatzen dugun erakundeetako kide guztiekin egiten lagundu diezaguzue. Bolintxu ibaiko ur-jauzira egingo dugu ibilbide polita, Miribillatik abiatu eta 11 kilometrotan zehar Bilboko eraztun berdetik igarotzen dena.

Ibilbide hau gurekin egon nahi duzuen guztiontzat irisgarria izan dadin planteatu dugu, ditugun baliabide guztiak eskuragarri daude edozein pertsonak erabiltzeko, ez da lehiatzeko, baizik eta hurbileko ingurune natural batez gozatzea, familian kirol igande bat pasatuz eta naturaz gozatu nahi duten lagunekin.

Anima zaitezte, plazak mugatuak izango dira, eskura ditugun materialen arabera eta ibilaldi irisgarria egiteko aukera ematen digutenen arabera. Material horiek, baztez ere, desgaitasun fisikoa izan dezaketen eta ibilbidea osatzeko aulki bereziak behar dituzten pertsonekin lotuta daude. Kasu horietan, aldez aurretik kontsultatu behar da izen-ematea formalizatu aurretik, eskuragarri dagoen ala ez ikusteko.

Izena emateko inprimakia beteta bidali behar diguzue apirilaren 14a baino lehen info@bkef.eus helbidera, informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan 944413181 telefonoan.

Comments are closed.

Close Search Window
Skip to content