
🎄 Gabon Kopa 2026 bueltan da: desgaitasun intelektuala duten kirolarientzako saskibaloiaren jaia
Aurreko edizioko arrakastaren ondoren, Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak (BKEF) eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak (BSF-FVB) berriz ere antolatu dute Gabon Kopa 2026, datorren urtarrilaren 3an (larunbata) izango dena, Bilboko Errekaldeko Kiroldegian.