Eskubaloiaren magia gure ate irekien jardunaldian


Kirola ez da eten behar, are gutxiago jai zoragarri hauetan! Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak (FDAB) ate irekien jardunaldi berezi bat proposatzen dizuegu.

Bizkaiko Eskubaloi Federazioarekin elkarlanean, kirol zirraragarri honetaz gozatzeko eta ikasteko aukera paregabea antolatu dugu.

📅 Noiz: 2025eko urtarrilaren 18an, larunbata
📍 Non: San Ignazioko kiroldegia, Bilbo
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara

Jardunaldi honetan, eskubaloiaren oinarrizko arauak ezagutuko ditugu eta ekintza egokituak egingo ditugu, bertaratzen diren guztiek ahalik eta gehien goza dezaten. Elkarbizitzarako, ikaskuntzarako eta, batez ere, ondo pasatzeko espazioa sortu nahi dugu.

Norentzat da jardunaldia?
Jardunaldia interesa duten pertsona guztientzat zabalik dago, eskubaloi maila edo esperientzia kontuan hartu gabe. Parte hartu nahi duten klubek edo entitateek parte-hartzaileen izen-abizenak, jaiotze-datak eta desgaitasun mota bidali behar dituzte.

Etor zaitez gurekin kirol berri bat ezagutzera eta esperientzia berriak bizitzera! Kirol inklusibo eta zirraragarri honetaz gozatzeko une ezin hobea da.

Zelaian ikusiko dugu elkar!


Aukeratu nahi duzun hizkuntza: