Urtarrilaren 4an, San Ignazioko kiroldegiak Gabon Kopa hartuko du. Txapelketa honetan taldeak, familiak eta lagunak elkartuko dira, saskibaloi egokitua ardatz hartuta. Kirola, musika eta partekatzeko uneekin betetako egitaraua eskaintzen du, eta urtea hasteko plan ezin hobea izango da.
馃弨 Eguneko ordutegia
- 09:30 Taldeen harrera (7 taldek hartuko dute parte!).
- 10:00 Lehiaketaren hasiera alboko saskietan (bi kantxa aldi berean).
- 13:00 Finala kantxa bakarrean.
- 14:00 Lehiaketaren amaiera.
- 14:30 Parte-hartzaileentzako oroigarrien eta koparen banaketa.
- 15:00 Piknik-a bertaratutako guztientzat.
- 15:30 DJ-a arratsaldea girotzeko.
- 17:00 Jardunaldiaren amaiera.
馃専 Kirolaz harago doan ekitaldia
Gabon Kopa ez da kirol lehiaketa soil bat; talde, familia eta lagunen arteko elkarbizitza indartzeko eta elkarrekin ospatzeko gunea ere bada. Kirola gozatzeko aukera izateaz gain, piknik bat partekatzeko eta musika zuzenean entzuteko uneak izango dira.
馃摙 Animatu eta gozatu!
Saskibaloiaren zale bazara edo plan ezberdin baten bila bazabiltza, Gabon Kopa zure zain dago. Zatoz San Ignaziora kirol, gozamena eta inklusioz betetako egun eder bat bizitzera!
Gure sare sozialetan edo webgunean jarraitu informazio guztia eskuratzeko.