Athletic Fundazioa eta Bizkaiko Mendi Federazioa, kirol praktikak pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko duen garrantzia ikusarazi nahi duen martxa herrikoi batean parte hartzeko gonbitea eskaintzen digute. Martxa honek hiru ibilbide ezberdin ditu, eta San Mames estadioan amaituko da.
Hiru martxak leku desberdinetatik abiatuko dira, lehena eta luzeena Lezamako instalazioetatik, bigarrena Artxandako funikularraren plazatik eta desgaitasuna duten eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat sortutakoa, Guggenheim museotik abiatuko da. 12:30ean puntu horretatik abiatuta eta azken horrekin bat egingo duten beste bi martxen buruan, estadiora 13:00 inguruan iristeko.
Familiako martxa parte-hartzailea da, ez lehiakorra, beraz, martxa horren buru izango den erakundearen jarraibideak beteko dira beti.
Parte hartzaile guztiek, ekitaldia ospatzeko kamiseta bat jasoko dute, eta izena emateko info@bkef.eus helbide elektronikora datu hauek bidali beharko dituzue:
Izen-abizenak
Desgaitasunaren tipologia
Kamisetaren neurria
Harremanetarako telefonoa
Izena emateko datu hauek datorren astelehena baino lehen bidali beharko dira, eguerdiko 13:00ak baino lehen.
Horrez gain gehitzen ditugu ordutegiak, profilak eta luzera adierazten dituen kartela, eta honekin batera animatzen zaituztegu dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat diseinatutako ibilaldian doan parte hartzera.