Frantziako Tourraren irteera gure hiritik izango dela ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat ekintza sustatu ditu hainbat udalerritan,: Tour Eguna.
Tailerren gunean, gune hauek izango ditugu:
- Hezkuntza-gela
- Segurtasun-gela
- Tailerreko espazioa
- Bizikletak aukeratzeko eta probatzeko espazioa
- Txirrindularitza eta mugikortasun iraunkorra sustatzen duten tokiko klub eta txirrindularientzat gordetako gunea
- Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokitutako txirrindularitzarako gunea, egokitutako bizikleten, trizikloen, handbikeen, tamdeen eta abarren ereduak eta egokitzapenak ikusi eta probatu ahal izateko.
Gune horiekin batera, praktiken eremu bat prestatuko da, bi pistarekin, bata hastapenekoa eta bestea pump trackekoa. Xehetasun guztiak hurrengo dokumentuan ikus ditzakezu.
Anima zaitez eta goza ezazu familian aukera handi honetaz, zure zain gaude!